Klaserik gabeko egunak sukaldaritza eskolan
Bihar ez dago eskolarik .. Zer egin dezakegu? Zatoz Sukaldaritza Akademiara …
Bihar ez dago eskolarik .. Zer egin dezakegu? Zatoz Sukaldaritza Akademiara …
Ez dakizu haurrekin zer egin, egun horietan lana duzulako; zerbait desberdina eta dibertigarria nahi duzu; haurrak aspalditik ari zaizkizu esaten sukaldean ikasi nahi dutela eta orain da unea…
Arrazoia dena delakoa izan arren, Sukaldaritza Eskolan zuen zain gaude
8etatik 16etara (kontsultatu beste ordutegi batzuk) haurrak jolasean ibiliko dira, sukaldean ere bai eta ongi pasako dute “zapore” bereziz betetako jarduera bat partekatuz.
Eguna hasteko, gosaria prestatuko dute. Eguneroko elikaduran zenbaterainoko garrantzia duen azpimarratuko dugu eta konbinazio berriak dasta ditzaten sustatuko ditugu.
Goizerdian gozogintzako tailerra izango dute. Zizka-mizka goxo bat eta sukaldaritzako klase berezi bat.
Eguerdian eguneko menua egingo dute. Hau da, beraien bazkaria prestatuko dute. Erronka hutsa izango denez, bazkariak beste ukitu bat izango du. Sukaldeko jarduera bat amaitu eta bestea hasi bitartean, gure begiraleek zuzendutako dinamiketan ibiliko dira jolasean eta ongi pasatuz.
Sukaldean ohartu gabe igaroko zaie eguna. Zatoz zure sukaldari txikiarekin. Plaza mugatuak daude.
Ez geratu kanpoan!